Deskonekta zaitez, berriz konektatzeko.
Autismoa duten pertsonen laguntzarekin sortutako lehenengo aplikazioa mugikorraren erabilpen arduratsu bat bultzatzeko
Deskargatu aplikazioa. Doakoa da.
Zenbait datu
Proiektuari buruz.
Azken datuen arabera, jadanik pertsona baino mugikor gehiago dago munduan. Argi dago mugikorrek eta sare sozialek gure bizitzak eta harremanetan jartzeko modua aldatu dituztela.
Teknologia zoragarria da; sekulako gauzak egiteko aukera ematen digu, baita etengabe munduari konektatuta egoteko ere. Hala ere, gehiegi erabiltzeak gureekiko eta gure ingurunearekiko gero eta bakartuago dagoen gizarte bihurtzen ari gaitu. Kontua ez da mugikorrez edo sare sozialez gaizki esaka aritzea. Baizik eta teknologia arduraz erabiltzea.
Phubbingaren fenomenoa, zure mugikorrean gertatzen denari kasu egitea gure inguruan dugunari ez ikusia eginez, gero eta ohikoagoa da. Ez da autismoaren nahasmendua duten pertsonak baino hobeagorik bakartzeak eta besteekin harremanetan ez egoteak dakartzan arriskuez ohartarazteko eta kontzientziatzeko.
Haiek harremanetan jarri nahi dute, baina ezin dute. Guk, ahal izanda, gero eta gutxiago egiten dugu. Horregatik, Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntzarekin, Deskonektapp aplikazioa sortu du. Doako aplikazio bat da, mugikorraren gehiegizko erabileraz kontzientziatzeko. Zure mugikorraren pantailari begira, inguratzen zaituen munduari begira egon ordez, zenbat denbora ematen duzun kontrolatzeko aukera ematen du.
Inoiz pentsatu al duzu zenbat ordu eskaintzen dizkiozun zure bizitza digitalari?