Deskonekta zaitez, berriz konektatzeko.

Autismoa duten pertsonen laguntzarekin sortutako lehenengo aplikazioa mugikorraren erabilpen arduratsu bat bultzatzeko

Deskargatu aplikazioa. Doakoa da.

club de creativosLaster

Denboraren kontrola.

Monitorizatu orduak eta gorde eguneko, hileko eta urteko erregistro bat, zure bizitza digitalari eta bizitza errealari eskaintzen diozun denbora konparatu ahal izateko.

Doitu zure konexio-denbora.

Konfiguratu zuk nahi duzun erabilera-denboraren mugaz ohartaraziko zaituzten jakinarazpenak. Zure pantailan jakinarazpen bat agertuko da gogorazteko.

Deskonektatzeko aholkuak.

Bete Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteko profesional-taldeak ziurtatutako aholkuak; Europar Herritarraren Saria jaso du 2016an.

Phubbingik ez.

Mugikorra gehiegi erabiltzeak gero eta bakartuago dagoen gizarte bihurtzen ari gaitu. Deskargatu deskonektapp eta hasi zuren mugikorra modu arduratsuan erabiltzen.

Zenbait datu

Gazteen % 87k nahiago dute mezu bidez komunikatzea, aurrez aurre baino.

Den-denek nahiago dute diru-zorroa galtzea, mugikorra baino.

% 75 etxera itzultzen dira mugikorra ahaztu badute.

Biztanleen erdiak baino gehiagok antsietatea du, mugikorra etxean uzten badu.

Mugikorra egunean 80 aldiz begiratzen dugu.

Egunean 150 aldiz desblokeatzen dugu.

% 1,5ek bakarrik uzten dute etxean, oporretan joaten denean.

% 83k mugikorrarekin jaten eta lo egiten dute.

Hamarretik bederatzi ez dira beren mugikorretatik metro bat baino gehiago aldentzen.

% 68k bainugelara eramaten dute.

Bataz beste 150 lagun izaten dira Facebooken, nahiz eta bizitza errealean lau baino ez diren benetako lagunak.

% 78k adierazi dute errudun sentitzen dela Whatsapp bati berehala erantzuten ez badiote.

% 48,8k adierazi dute mugikorra modu konpultsiboan kontsultatzen dutela.

Hirutik batek nahiago du opor-egun bat galtzea, mugikorra galtzea baino.

Gazteen % 79k jaiki bezain pronto egiten duten lehenengo gauza da.

Gazteen % 76,7k mugikorra kontsultatzen dute bost minutu libre dituen aldioro.

Ia % 50ek uste dute mugikorra erabiltzearen ondorioz, beren bikotearekin duten harremana hondatzen ari dela.

% 75ek ez du mugikorra itzaltzen hitzordu batean edo sexua harremanak izaten ari den bitartean.

Bideoa ikusi

Proiektuari buruz.

Azken datuen arabera, jadanik pertsona baino mugikor gehiago dago munduan. Argi dago mugikorrek eta sare sozialek gure bizitzak eta harremanetan jartzeko modua aldatu dituztela.

Teknologia zoragarria da; sekulako gauzak egiteko aukera ematen digu, baita etengabe munduari konektatuta egoteko ere. Hala ere, gehiegi erabiltzeak gureekiko eta gure ingurunearekiko gero eta bakartuago dagoen gizarte bihurtzen ari gaitu. Kontua ez da mugikorrez edo sare sozialez gaizki esaka aritzea. Baizik eta teknologia arduraz erabiltzea.

Phubbingaren fenomenoa, zure mugikorrean gertatzen denari kasu egitea gure inguruan dugunari ez ikusia eginez, gero eta ohikoagoa da. Ez da autismoaren nahasmendua duten pertsonak baino hobeagorik bakartzeak eta besteekin harremanetan ez egoteak dakartzan arriskuez ohartarazteko eta kontzientziatzeko.

Haiek harremanetan jarri nahi dute, baina ezin dute. Guk, ahal izanda, gero eta gutxiago egiten dugu. Horregatik, Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntzarekin, Deskonektapp aplikazioa sortu du. Doako aplikazio bat da, mugikorraren gehiegizko erabileraz kontzientziatzeko. Zure mugikorraren pantailari begira, inguratzen zaituen munduari begira egon ordez, zenbat denbora ematen duzun kontrolatzeko aukera ematen du.

Inoiz pentsatu al duzu zenbat ordu eskaintzen dizkiozun zure bizitza digitalari?

Bizitza erreal oso bat dago hor kanpoan.

deskonektatzeko aholkuak
Aurrekoa
Hurrengoa

Mugikorra isilduta eta gordeta izatea jaten ari zaren bitartean edo norbaitekin zaudenean.

Etenaldiak eta ordutegi-mugak ezartzea, adibidez, lotan zauden bitartean itzaltzea, bainugelara ez eramatea edo etxean uztea lagunekin edo familiarekin jardueraren bat egin behar duzunean.

Sare sozialen jakinarazpenak desaktibatzea. Oso erraza da egiten, bai iOS erabiltzen duten gailuekin bai Androidekin.

Saiatu deitzen, mezuak bidali ordez.

Ez da behar mezu bakoitzari edo sare sozialeko interakzioari berehala erantzutea.

Egunero posta begiratzeko, sare sozialak kontsultatzeko edo mezuei erantzuteko konexio-ordutegi bat ezartzea.

Sare sozialetako kontuetako login automatikoa deskonektatzea. Horrela, kontu pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna handituko duzu gainera.

Hobe da mugikorra ez kontsultatzea lotaratu aurretik eta esnatu eta berehala. Eguneko lehen ordu horiek funtsezkoak dira zure eguneko eginbeharrak antolatzeko, eta azkenak erlaxatzeko.

Saiatu like, jarraitzaile edo birtxioekin ez obsesionatzen. Ez kezkatu duzun lagun-kopuruarekin, baizik eta horien kalitatearekin.

Egunean mugikorraren bidez zenbat harreman dituzun kalkulatzea, eta aurrez aurre dituzunekin alderatzea.

Eta jakina, bizitza erreala bizitzea. Benetako jendearekin harremanak izatea, kalera irtetea, lagunekin aritzea... bizitzea. Besteekin harremanak izateko aukera izatea pribilegio zoragarria da, eta ez genuke alferrik galdu behar.